XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9.4. ENTZUN EZAZU ETA GERO ENTZUTEN DUZUN TESTUTIK IRAKURTZEN DUZUN TESTU HONETARA ESAN ZEINTZUK HITZ ALDATU DIREN:

Lehen, baserrietan ogia egiten zenean, ogia egiteko beharrezko gauza guztiak baserrikoak ziren: egurra irina, altxagarria, ... gaur egun, oraindik, baserri batzuetan ogia egiten da, baina lehen baino gutxiago.

Ogia, irinaz, uraz, altxagarriz eta gatzez egiten da.

Lehenengo orea egiten da eta gero mahaian uzten da altxatu arte.

Denbora batean altxatzen eduki behar da eta gero labean sartuko dugu.

Baserriko ogiak arrakasta handia izaten du, egurrez erretako ogia gaseko labean egindakoa baino askoz gozoagoa izaten da eta.

Baserritean egiten den ogia etxerako eta eguneroko bezero ezagun batzurentzat izaten da, eta kopuru aldetik ezin dezake ogi-industriekin konpetentziarik egin.

Izan ere, legeak eragotzi egiten die baserriei eguneko 150 kg. ogi baino gehiago egitea, baina ogi kopuru txikiagoa egiteak kalitate hobeagokoa izatea ekartzen du.

Prezioak ere ogi industrialarenak baino garestitxoagoak dira kasurik gehienetan, baina, jakina, baserrietan dauden labe horietako batetan 40 kg. ogi egiteko, bost ordu behar izaten dira eta hori ordaindu beharra dago.

9.5. GURUTZEGRAMA:

Zeharkakoak:

1- Baldintza adierazten duen hitza.

2- Bueltatzeko denbora edo aldia (art. gabe).

3- Ahotik hartzen den antisorgailua.

4- Lan gogor bat egin ondoren jota geratu; ahitu.

5- Gauzak horrela egiten badira ondo daude; arauz.

6- Alderantziz: hotsa, burrundada, ixiltasuna apurtzen duena.

7- Burdina sutan ipiniz gero horrela jartzen da.

Gorri baino gehiago.

8- Koadratua; oro har, lau alde dituen edozein gauza.

9- Alderantziz: itxaroten, itxoiten.

Goitik beherakoak:

A- Adiskide; etsaia ez dena (artik. gabe).

B- Filmeak ikusten diren tokia (artik. gabe).

D- Fabrika batean, lantegian lan egiten ez duen pertsona; bulegoan dagoena.

E- Pertsona ergel eta alu batek horrela egiten ditu gauzak.

F- Alderantziz: fruituak zuritzerakoan kentzen zaiena; gure gorputz osoan daukaguna.